|
|
¡VUELA ALTO, TOÑO!
|
|
|
|
martes, 19 de enero de 2010
|
|
|
|
Atzo goizean, urtarrilak 18, VANESSA eta LEIRE GÓMEZen aita hil da. Gaztetxoko begiraleak dira biak. Hileta-elizkizuna, gaur asteartea, arratsaldeko zazpi t´erdietan, gure Maria Auxiliadora Parrokian, izango da. Haren animaren alde otoitz bat egingo dugu. Goian bego.
Ayer, 18 de enero, falleció el aita de LEIRE y VANESSA GÓMEZ, monitoras de Gaztetxo. El funeral será hoy martes, 19 de enero, a las siete y media de la tarde, en nuestra Parroquia de Maria Auxiliadora de Intxaurrondo. Recemos una oración por su alma. Descanse en paz.
NIRE AITAREN ETXEA
Nire aitaren etxea defendituko dut.
Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen dut nire aitaren etxea.
Galduko ditut aziendak, soloak, pinudiak; galduko ditut korrituak, errentak, interesak, baina nire aitaren etxea defendituko dut.
Harmak kenduko dizkidate, eta eskuarekin defendituko dut nire aitaren etxea; eskuak ebakiko dizkidate, eta besoarekin defendituko dut nire aitaren etxea;
besorik gabe, sorbaldik gabe, bularrik gabe utziko naute, eta arimarekin defendituko dut nire aitaren etxea.
Ni hilen naiz, nire arima galduko da, nire askazia galduko da, baina nire aitaren etxeak iraunen du zutik.
- Gabriel Aresti
|
|
|
|
|