Apirilaren 22an, igandean, Alai Batzak antolatutako festa zoragarria egin zen Floreagan eta Azkoitiko herriko kaleetan, bere 20. urtemugan.
Para ver el álbum de fotos clikea aquí
Inguruko Salestar aisialdiko klubetako 600 neska eta mutil inguru bildu ziren Azkoitian, eta 100 monitore edo begirale inguru, guztiak boluntarioak. Eguraldi ederra izan zen, argi eta eguzkitsua.
Toki askotako ume eta gazteak etorri ziren: Santander, Nueva Montaña, Barakaldo, Deustua, Gurutzeta, Gasteiz, Logroño, Urnieta, Errenteria,...
Goizeko 10:30etan hasi ziren iristen lehen autobusak. Talde argazkia egin ondoren, gauzak ikasgelan utzi ondoren, jolasetan parte hartzen haste ziren: eskalada eta tirolina, kart eta motorrak, giza futbolina, FIFA 06, aerobic, billar jokoa,...
Azkoitiko neska eta mutilek talde guztiei ongi etorri bikaina egin zieten. Ondoren, txorizo muttur bat eta freskagarri bat eman zitzaien partaideei, Floreaga Guraso Batzordekoak prestatu zituzten.
11:30etan inguruan guztion bilera egingo zen beheko patioan. Han taldeen aurkezpena eta otoitzaldi laburra egin ziren, ebanjelioaren azalpena egin zen txotxongiloen bitartez... Bikaina. Otoitza kantu alaia bihurtu zen. Talde txikietan honako gaiari buruzko hausnarketa egin zen: “Aurrera! Zure ametsak egia bilaka daitezke!”.
12:30etan Jolas Handia egin zen, Azkoitiko kaleetan zehar. Hainbat froga egin zituzten, herriko txoko esanguratsuetan (Plaza, Musika Eskola, Balda Plaza,...),...
Bazkaldu ondoren, arratsaldean lantegi edo tailerrak izan ziren, mota askotako eskulanak, gero etxera oroigarri eramateko...
16:00etan Jaialdia egin zen Haur Hezkuntzako patioan, udalak jarritako eskenatokian. Kantuak eta dantzak zuzenean, dantzak,... Festaren amaieran toki bakoitzeko taldeari opari bana eskainiko zaio.
Egun zoragarria izan zen. Lagun askoren bisita jaso eta lagun berriak egiteko aukera paregabea izan zen. 17:30etan jendea autobusetara abiatu zen, bakoitza bere taldearekin, berriro etxera joateko. Adiskideen elkarri agur esan, eta “Hurrengora arte!” hitzordua jarri zuten.
Egun bikaina izan zen. Hau dena prestatu zuten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu: Salestar komunitatea, Alai Batzako monitoreak, Azkoitiko udala eta herrizaingoa, Guraso Batzordea, Alai Batzako neska eta mutil guztiak... Laguntza eskaini duten guztioi: Mila esker!